2017/05/17

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 2017

Nafarroako 320 dantzari tiki bilduko dira Arrosadian maiatzaren 20an

Oberena dantza taldeak bi urterik behin antolatzen duen Dantzari Tikien Jaiaren bosgarren edizioa izanik, Nafarroako Dantzari Tikien Eguna bere gain hartuko du.

Batu! Horixe da aurtengo Dantzari Tikien Jaiaren leloa. Izan ere, bosgarren aldia du, eta ohiko formatutik aldendu, eta Nafarroako Dantzari Tiki Egunarekin bat egin du bestak. Hala, Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak indarrak batu eginen dituzte dantzari tikien topaketa antolatzeko. Maiatzaren 20an izanen da Iruñeko Arrosadia auzoan, eta 150 dantzari tiki bilduko ditu.

Egitaraua:
10:00ean harrera eginen zaie dantza talde guziei Oberena Kirol Elkartean, eta ordu erdi beranduago hamaiketakoa banatuko zaie dantzari tikiei. 11:30ean abiatuko dira kalera, eta bi kalejira eginen dituzte Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan zehar. 13:00etan talde guziak Alfredo Floristan plazan bilduko dira ekitaldi nagusia eskaintzeko. Bertan honakoa dantzatuko da: Jaurrietako neska dantza, Lantzeko zortzikoa, Txulalai, Baztango esku dantza, Gorularien arku dantza eta domingillo eta Ostalerrak.

14:30ean bazkaria izanen dute dantzariek, eta ordu baten buruan gurasoen txanda izanen da. Gurasoek bazkaldu bitartean jolasak antolatuko dituzte haurrendako. Ondoren, 16:30ean dantzaldia eginen dute Oberena elkartean, eta 18:00etan bukatuko da besta.

Leloa:
Dantzari Tikien Jaiak urtero lelo bat izan ohi du. Aurten Batu! izanen da, hainbat adiera biltzen dituen mezua. Alde batetik, indarrak batzearen eta aurretik antolatutako bi bestaren batuketari egiten dio erreferentzia. Izan ere, dantzari tikiak bilduko dituen besta, bi bestaren batura baita: Dantzari Tikien Jaia eta Nafarroako Dantzari Tikien Eguna. Antolakuntzan ere, bi eragile izanen dira: Oberena dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra. Bestalde, dantzara batzeko deia luzatu nahi du egunak, horregatik ageri da afixan dantzari tiki bat eskua luzatzen.

Zer da Dantzari Ttikien Jaia?

Día del Dantzari Txiki de Navarra 2017.-
Se celebrará el día 20 de mayo, en el barrio Arrosadía de Pamplona, coorganizado entre Oberena Dantza taldea y NDB (Nafarroako Dantzarien Biltzarra), bajo el lema “Batu!” con participación de 320 txikis pertenecientes a 12 grupos distintos.

A las 11.30h saldrán tres desfiles, que tras hacer paradas para bailar, se reunirán todos los grupos en la Plaza Floristán donde ofrecerán un repertorio conjunto. Después de comer habrá un bailable popular de 16.30 a 18.00h.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...